Ekoturistentzako eta natura maite dutenentzako gune natural bikaina da, naturaren erdian paisaia zoragarriez eta lasaitasunaz gozatzeko. Gune babestu horretan Euskadiko gailur altuenak daude, Aitxuri (1.551 m) eta Aizkorri (1.523 m), baita parkea ezagutzeko Ibilbide Sare bat ere.
Arantzazuko santutegi ikusgarria da parkerako sarbide nagusietako bat. Handik, hainbat mendi-ibilbide egiteko aukera izango duzu, edo Arantzazuko interpretazio zentrorantz jo dezakezu, Gandiaga Topagunean, altxor natural honi buruzko informazio guztia eskuratzeko.
Parke natural hau Gipuzkoako sai arreen koloniarik handienetako baten bizitokia da eta leku lasai honetan hegan ikusi ahalko dituzu.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
El camino de Azkoitia comienza en la plaza balda, el de Azpeitia en el parque de la Trintxera y la de Zestoa en el Portal.
HIRUMAn, denboran zehar Historiaurrera bidaiatzea posible da. Bertan, esploratzaileenek Arrikrutz eta Ekainberriko haitzen artean abentura bat bizi ahalko dute, eta bertako biztanle paleontologikoen aztarnak ezagutu ahalko dituzte.
Bidaiatu denboran zehar Historiaurrera
Pertsona esploratzaile eta abenturazaleenek Gipuzkoako kobazulo handienetarikoak bisitatu ahalko dituzte, Euskadiko gailurrik altuenen barruan daudenak, Aizkorri mendikatean.
Mendeetan zehar urak harkaitzean zizelkatutako kobazulo honetan altxor ugari aurkituko dituzu, bertan egin diren aurkikuntza paleontologikoei esker.
Errinozero iletsuaren (Coleodonta antiquitatis) urrats-aztarnak, leize-hiena pikarta (Crocuta crocuta spelaea), orein erraldoiak (Megaloceros giganteus) eta leize-hartzen hezurdurak dituzu zain. Esperientzian zehar, haitzuloetako lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa ikusteko aukera ere izango duzu.
—-
Etapa: Araotz – Oñati
Kobazulo hau Gizateriaren Munduko Ondare (UNESCO) da. Familian, lagunekin eta taldean egiteko plan paregabea da; bertan, Madeleine aldiko labar-pinturez eta 70 animalia-irudiz (horietatik 64 margotuak eta 6 grabatuak) gozatu ahalko duzue.
Zaldia da irudirik irudikatuena. Bertako zaldi-multzoa arte franko-kantabriarreko ederrenetarikoa eta aberatsenetarikoa da, eta bere kategorian horma-mihise onentzat jotzen da. Ekaingo irudien artean, hartzak, oreinak, kapridoak… ere badaude.
Ibilbide zirkularra (PR-Gi 214 Izarraizko Bira) eta igoerak haraneko behatokian.
Ibilbide honetan, Goltzibar bailara aberatsean barrena ibiliko gara eta Izarraitz mendikatearen magalean dauden basoak ikusiko ditugu; gure historiaren arrastoak ezagutzeko aukera izango dugu bertan.
HIRUMAn, mendira igotzea paisaia zoragarriak ezagutzearen sinonimo da. Nahi adina aukera dituzu: zikloturismorako bide berdeak, familian gozatzeko PR ibilbideak edo ibilbide luzeko mendi-ibiliak maite dituztenentzako GR ibilbideak. Natura guztiontzat, zure erritmoan.
Igo gure gailurretara eta ezagutu gure paisaiak.
HIRUMAn, mendian nahi bezala gozatu ahalko duzu, tokiak eskaintzen dituen alternatiba-mota guztiei esker (familiak, hasiberriak, afizionatuak…).
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Frase
Si se quiere subir a Besaide es el punto de partida de uno de los caminos
Si se quiere subir a Besaide es el punto de partida de uno de los caminos
Si se quiere subir a Besaide es el punto de partida de uno de los caminos
Si se quiere subir a Besaide es el punto de partida de uno de los caminos
Bide berdeak
Ezin hobeak bizikletaz egiteko eta zikloturismoa praktikatzeko
Ibili Urolako Trenbidearen linea zaharrean barrena.
Vasco-Navarro trenbide zaharraren ibilbidea egiten du. Bide berde horren HIRUMAko zati honetan Bergara – Oñati – Eskoriatza (28,9 km) tartea ezagutzen da.
PR ibilbideak. Ibilbide Laburrak.
Ezagutu HIRUMA familian, bakarrik edo lagunekin egiteko ibilbide itzel hauen bidez.
Ibilbide zirkularra (PR-Gi 214 Izarraizko Bira) eta igoerak haraneko behatokian.
Texto
Texto
Murgildu zaitez Arantzazuko santutegi inguruetan, baso eta belardi artean, Gomiztegi aldera, egungo artzain-eskola.
Gaztainondoek, pagoek… Deba ibaiaren hasierako ibilbideko paisaia moldatzen dute, eta Hiruerreketako iturburura eramaten gaituzte.
Ibilbide honetan, Goltzibar bailara aberatsean barrena ibiliko gara eta Izarraitz mendiaren magalean dauden basoak ikusiko ditugu, gure historiaren aztarnak ezagutzeko aukera eskainiz.
Ibilbide hau Aretxabaleta eta Eskoriatzako hainbat elizaurretatik igarotzen da, baina Aretxabaletan hasi eta bukatzen da. Zati bat Gi-3920 errepidean egiten da, Aramaiorako bidean.
Ibilbide hau Deba eta Urola bailarak banatzen dituen mendikatean zehar doa eta, era berean, Elosua-Plazentzia Estazio Megalitiko interesgarria bisitatzeko aukera ematen du.
Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak eta Asentzio ermita barne hartzen dituen ibilbidea. Udalatx, Anboto eta Urkiola mendiak ikus daitezke. Inguruko pagadiengatik bereizten da.
Ibilbide hau Udalatxen magaletik doa, artadi aberats baten artetik. Udala eta Besaide bi bidexka ezberdinen bidez lotzen dira, eta ibilbide zirkular hau osatzen dute.
Ibilbidea Aretxabaletako Azbe enpresatik gertu hasten da eta Oro auzotik Larrino eta Aozaratza elizaurretara doa. Urkuluko Urtegiaren ingurua ere arakatuko dugu.
Balio paisajistiko eta arkitektoniko handiko ibilbidea, Antzuolako landa-auzoetako baserriak zeharkatzen dituena. Antzuolatik Bergararako irteeran hasten da, GI-3112 errepidean, Etxezuri baserritik gertu.
Ibilbide hau Bolibar elizaurretik igarotzen da, eta bertako landa inguruneak ezagutzeko eta baso ederrez eta gune historikoez gozatzeko aukera ematen digu.
Mazmela eta Zarimutz talaietatik Marin elizaurreraino iritsiko gara eta, gero, trenbide zaharraren ibilbidea jarraituz, Leintz Gatzagako San Martin ermitaraino. Ondoren, Eskoriatzara jaitsiko gara (argitu gabeko tunelak).
Bide hau Arrasateko erromesek erabiltzen dute Arantzazuko santutegira joaten direnean. Arrasateko erdigunetik abiatzen da, Zerrajera kaletik, bertan hasten baita Bedoñako bide zaharra.
Ibilbide honek Oñatiko bailararen ikuspegi interesgarri bat eskaintzen digu, herriaren inguruan oraindik geratzen diren bidezidor eta bide zaharren bitartez.
Ibilbide honetan, Eskoriatzako iparraldean dauden auzoak ezagutzen dira: Apotzaga eta Gellao, Murugaineko magaletik igaroz.
Ibilbide honek antzina burdinak egiten zuen bidea erakusten du, mineral hori garbitzen zen gunetik erauzten zen gunera, Meatzerreka meatze-auzora.
Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaio lotzen dituen ibilbide zirkularra. Tontorrean Burdin Aroko herrixka baten aztarnak daude, baita Gerra Zibileko lubakiak eta panoramika ikusgarria ere.
Arantzazuko santutegiko aparkalekutik abiatuta, ibilbide erraz eta eder honek ikazkinek egur-ikatza egiten zuten basoak arakatzen ditu.
Oñatiko ibilbide panoramikoa, hirigune historikoan hasi eta landa-auzoak zeharkatzen dituena. San Anton plazan hasi eta San Anton galtzada-harrizko kaletik jarraitzen du.
Ruta para conocer los antiguos balnearios
de Aretxabaleta del siglo XI X. Comienza
en el centro de Aretxabaleta, donde estaba el balneario, y llega a las anteiglesias de Areantza y Mendiola.
Ibilbide honetan, XIX. mendeko Aretxabaletako bainuetxe zaharrak ezagutuko ditugu. Aretxabaletako herrigunean hasi, bainuetxea zegoen tokian, eta zelai eta baso artetik, Mendiola eta Areantza elizaurreetara iritsiko gara.
Agorrosin kirol gunean hasi eta bukatzen da. Herrigunea inguratzen du, aisialdirako guneak eta natur guneak arakatuz, eta Debagoiena eskualdeko bistak eskaintzen ditu.
Elgetatik gertu, Errepublika garaian hildako gudariak oroitzen ditu Intxortako Atea monumentuak. Ibilbide historiko erraz honetan, bertan jazotako gertaerei buruzko informazio-panelak daude.
Ibilbide laburra, eskualdeko ospitale inguruan hasi eta Kurtzetxiki mendiko Larragain tontorrera igotzen dena. Artadi eder batetik eta zaharberritutako elurtegi batetik igarotzen da.
Zailtasun gutxiko ibilbide zirkularra, Gorlan hasi eta Pagolarantz doana, abiapuntura itzuliz. Deba eta Urola ibaien haranen arteko antzinako bide bat egiten du.
Arantzazuko santutegiko ingurune naturalaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen ibilbidea, natura eta antzinako lanbideak uztartuz.
Aitzorrotzeko gazteluan, Araba eta Gipuzkoa artean, XII. mendeko Erdi Aroko aztarnak aurkitu dira. Inguru horretan Bolibar eta Eraña guneak daude.
Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan, XII. mendeko baleen aztarnak aurkitu dituzte. Ibilbide historikoa, txirrindularien zaindari den Dorletaren santutegitik ere igarotzen da.
Aretxabaletako erdigunetik hasita, baso, erreka eta bailaretan barneratzen da ibilbidea, elizaurre artetik herriaren ikuspegi osoa eskainiz.
Oñatiko inguruak ezagutzeko ibilbide aproposa, bertan formazio naturalak, giza eraikuntzak eta sai arreak ikus daitezke. Gune babestua bertako faunak eta floragatik.
Urak haitzak higatzen dituen bezala, kontrabandistak abileziaz mugitzen ziren eremu karstiko horretan, inguruko kobazuloak, bideak eta zuhaitzak menperatuz.
Ibilbide hau Arantzazuko santutegiko aparkalekutik abiatzen da. Bertako mendi-ingurua eta Arriona eta Begiolatza bailarak ikuspegi paregabe batetik ezagutzeko aukera ematen digu.
Bidea Arantzazuko santutegitik Urbiara doa. Mendi eta basoetan barrena, paisaia ikusgarriak urte osoan. Bidean, historiaurreko tumuluak eta arte garaikidea ikus ditzakegu.
El camino transcurre entre el Santuario de Arantzazu y Urbia. A través de montañas y bosques, paisajes impresionantes todo el año. La senda abarca desde túmulos prehistóricos hasta arte contemporáneo.
GR ibilbideak. Ibilbide Luzea
Ezagutu HIRUMA ibilbide luze hauen bidez, distantzia handiagoko bideak maite dituztenentzat ezin hobeak.
Etapa: Zumaia – Loyola
Etapa: Loiola – Antio
Etapa: Antio – Brinkola
Etapa: Brinkola – Arantzazu
Etapa: Loyola – Zumarraga
Etapa: Zumarraga – Arantzazu
Etapa: Arantzau – Araia
Etapa: Bergara – Arrasate
Etapa: Arrasate – Gatzaga
Etapa: Gatzaga – Araotz
Etapa: Araotz – Oñati
Etapa: Oñati – Bergara